Goizuetako Irakurle Taldea ekainaren 4an elkartuko da

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 3a, 14:00

Maddi Ane Txoperenaren 'Ez erran inori' liburua izan dute hilabeteko irakurgaia.

Goizuetako Irakurle Taldea ekainaren 4an, asteazkenean, elkartuko da Tifanitxon 18:30ean. Maddi Ane Txoperena Iribarrenen Ez erran inori liburuaz ariko dira solasean. 

Egun berean, LAGA Biblioneta ere bisitan joanen zaie eta liburuak maileguan hartzeko eta bueltatzeko aukera izanen dute 14:30etik 15:30era. Goizuetatik Aranora joanen da segidan, bertan ere zerbitzua eskaintzera.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun