Ezaguna da Arkiskil herrian, baita herritik kanpo ere. Zelaiaren egoera kaxkarrak egin du ezagun. Bertako lokatzetan zaildu dituzte oinak jokalariek, belar gainean baino lokatz artean jokatu behar izan dutelako askotan. Egungo zelaia 1990eko hamarkadaren amaieran eraiki zuten eta azken urteetan hainbatetan egin dute belar artifiziala jartzeko eskaera. Nafarroako Parlamentuak 2025eko aurrekontu orokorretan onartutako 400.000 euroko laguntzari esker, betetzear den eskaera. Hiru hilabeteko epean lanak bukatu eta denboraldi berria hasterako bukatua egonen da belar artifiziala izanen duen zelaia.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!