'Nerabeak eta mugikorra' hitzaldia eskainiko dute ostegunean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025ko eka. 2a, 14:00

Telmo Lazkanok eskainiko du hitzaldia.

Mugikorraren auzia hizpide izanen dute ekainaren 5ean Goizuetako udaletxeko ganbaran. Telmo Lazkanok hitzaldia eskainiko du 17:00etatik aurrera. 

Telmo Lazkano, gizarte zientzietako irakaslea eta Nerabeen garrasia liburuaren idazlea izateaz gain, Altxa Burua taldeko kidea ere bada. Ekainaren 5ean, eskainiko duen hitzaldian nerabeak eta mugikorren erabileraz ariko da solasean. Goizueta eta Aranoko guraso elkarteak eta gizarte zerbitzuek antolatu dute hitzordua.

Hitzaldiak irauten duen bitartean, haurrentzako joko tailerra antolatuko dute Goxalin. Zerbitzua erabili nahi dutenek, ekainaren 3a baino lehen eman beharko dute izena 681 26 51 89 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun