Arkiskil futbol zelaiari agur esateko festa eginen dute larunbatean

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 30a, 13:30

Arkiskil futbol zelaiaren egoera erakusten duen argazkia. (Pablo FEO)

Ekainaren 2an hasiko dituzte Arkiskil futbol zelaia berritzeko lanak. Aro bati bukaera emateko egun osoko festa antolatu du maiatzaren 31n Aurrera Elkarteko futbol batzordeak.

Bazkariarekin hasiko dute ospakizuna, 14:30ean elkartuko dira 12 urtetik gorako jokalariak. Bazkalondoan, 17:00 aldera baloiarekin malabare txapelketa eginen dute. 19:00ean penaltien txapelketa hasiko da eta 19:00etan zozketa eginen dute. Agurreko ekitaldia 19:30ean hasiko da: aurreskua dantzatu eta Aurrerako jokalariek pasilloa eginen dute. 20:30ean argazkia atera eta agur esanen diete Arkiskil futbol zelaiari. Goizaldeko ordubatera arte luzatuko da festa Zaze Djrekin. Aurrerako jokalari guztiei taldeko kamisetarekin joateko eskatu diete.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun