Lehen sorospenen ikastaroa antolatu dute Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 29a, 14:30

Ikastaroan parte hartzeko beharrezkoa izanen da izena ematea.

Familien txokoaren baitan, lehen sorospenen tailerra eginen dute ekainaren 3an. Leitzako udaletxeko batzar aretoan izanen da, 17:00etatik 18:30era.

Ikastaroan larrialdi egoeretan segurtasunez jarduten erakutsiko dute. Oinarrizko sorospen teknikak ezagutzeko aukera ere izanen dute (BBB, eztarri trebatzearen aurreko maniobrak, zauriak, traumatismoak...) eta bizitza salbatzeko funtsezko trebetasunak garatuko dituzte.

Izena eman nahi duenak ekainaren 2a baino lehen deitu beharko du 948 510 840 telefonora.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun