Hainbestetan eskatutakoa, egia bihurtu eta heldu den astelehenean hasiko dira Arkiskil futbol zelaia berritzeko lanak. Hiru hilabetez luzatuko dira eta datorren denboraldian lokatzak alde batera utzita, belar artifizial gainean jokatzeko aukera izanen dute Aurrera Futbol Taldeko jokalariek. Azken hogeita bost urtetan ez dira gutxi izan Arkiskilen futbolean jokatu dutenak eta zelaiari behar bezala agur esateko ateak irekitzea erabaki dute. Maiatzaren 30era arte, nahi duenak joan dezake zelaian jolastera 16:00etatik 21:00etara. Hori bai, Aurrera Kirol Elkarteko jolarien entrenamendu orduak errespetatu beharko dira eta ezin izanen da zelai osoa hartu. Leitzako Udalak eta Aurrerak ez dute bere gain hartuko zelaia erabiltzen dutenek izan ditzaketen lesio edo istripuen erantzukizuna eta erabilera egokia egiten ez bada, zelaia ixteko eskubidea izanen dute.
Agurreko ekitaldiak borobiltzeko larunbatean festa antolatzen ari direla ere aipatu dute Aurrerako Futbol taldekoek, baina xehetasunak lotzen ari dira oraindik.