Ibero ingurua auzolanean txukundu dute

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 28a, 12:30

Ibero ingurua garbitzeko auzolana deitua zuen maiatzaren 24an udalak. Hemezortzi lagun elkartu ziren eta belarrak, larrak, iratzeak... moztu eta garbialdi ederra eman zieten inguruari. Auzolana bi ordu eta erdian bukatu zuten eta bistakoa da aldea. Udalak eskerrak eman nahi dizkie auzolanean aritu ziren guztiei.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun