'Ainarak' ipuin kontaketa izanen dute ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 27a, 10:00

Amaia Elizagoien ipuin kontalariak eskainiko du emanaldia.

Amaia Elizagoien Ameli ipuin kontalariaren bisita izanen dute maiatzaren 29an Leitzan. Aieneko garbilekuan Ainarak ipuina kontatuko du 18:30etik aurrera, Itziar Telletxea musikariak lagunduta.

Ainarak edo enarak txori migratzaileak dira, baina ez hori bakarrik. Duela mende bat hala deitzen zitzaien Erronkariko emakumeei ere. Herria utzi eta Zuberoara joaten ziren udazkenetik udaberrira arte. Ainarak ipuin kontaketan, Maulera bidean elkarri kontatzen zizkioten istorioak kontatuko dituzte eta haiekin eginen dute bidaia, bide estu eta dunetatik batzuetan, besteetan berriz paraje ederretatik. Kontaketa honen bitartez, kondairak, ohitura zaharrak, feminismoa, hezkidetza, laguntasuna, inklusioa eta arrazakeria landuko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun