LAGA Biblioneta asteazkenean joanen da bisitan Aresora

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 26a

Ikasturteko azken bisita eginen du Arkaitzek eskolara, baina udan Liburutegi Ibiltariak segida izanen du.

Liburutegi Ibiltariak ikasturte honetako azken bisita eginen du Nazabal eskolara maiatzaren 28an. Beti bezala, lehendabizi eskolako ikasleek hartuko dituzte liburuak maileguan eta 14:10etik aurrera, herritar guztiek izanen dute aukera.

Libururen bat eskatu nahi dutenek biblilei@navarra.es edo 621 24 80 24ra mezu bat bidali beharko dute. Udako oporraldian ere LAGA Biblionetak joan etorrian segiko du. Irailera arte, hilabetean behin eskainiko dute zerbitzua eta eskolako atarian eginen dute liburu trukea. Ordutegi eta egun zehatzak aurrerago jakinaraziko dituzte.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun