Maiatzaren 24an, 11:30ean egina zuten hitzordua Lekunberriko plazan. Bertan, ongietorria egin zieten dantzariei eta laguntzaileei. Antolatzaileek herri guztira zabaldu nahi izan zuten festa giroa eta hiru multzotan banatuta, herriko hainbat txokotan aritu ziren dantzan. Denak plazan elkartu ziren 13:00 aldera eta dantza talde bakoitzak pare bat dantza eskaini zituen. Bukaeran itxura ederra hartu zuen plazak dantzari guztiek elkarrekin egin baitzuten dantza. Frontoian egin zuten bazkariarekin eta dantza saioarekin borobildu zuten eguna.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!