Saioa hasteko bakardadearen inguruko ezaugarriak eta datuak jarri zituzten mahai gainean: «gizartearen %20ak nozitzen omen du hautatu gabeko bakardadea eta esanguratsua da hirugarren adinekoen atzetik, 25 urtetik beherakoak direla bakardadea gehien notitzen dutenak».
Gero, Ados konpainiako kideek osatu dituzten mikrodokumentalak ikusi zituzten. Hainbat testigantza bilduta, bakardadearen ertz desberdinak landu dituzte eta horietako lau testigantza ikusi zituzten astearteko saioan, tartean, Teresa Arraras eta Lontxo eta Kontsuelo Grajirenarenak. Ione Zabala ekoizleak azaldu zuen Giza Filmotekaren proiektua zer den eta Joxean Vitoria zuzendaria ere bertan egon zen.
Nahi gabeko bakardadea ikusaraztea eta bakardadearen inguruan osatutako kronika ttiki horien protagonistek beraien emozioak han bildutakoekin konpartitzea zen asmoa.
Ondoren osasun etxeko erizaina den Maddi Fernandinok gaiaren inguruko bere iritzia eman zuen eta Estitxu Lertxundi eta Xabier Barinaga, Zaindu Leitzaldea elkartekoek ere hartu zuten hitza. Perurenaren hitzetan saioan lortutako ondorioa garbia izan zen: «elkarrenganako zaintza dela, bertako baliabide komunitarioak erabiliz taldean garatzen diren hartu-emanak, bakardadeari aurre giteko armarik hoberena».
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!