Gaztetxoei lehen mugikorra emateko adina atzeratzearen alde lanean diharduen taldea da Altxa burue Leitza-Areso. Hainbat ekimen egin dituzte eta azkena Gurea erabil zenezake kanpaina da. Mugikorrik ez duten haur eta nerabeen eskura jarriko dituzte komertzio, taberna eta udal eraikinetako telefonoak, behar dutenean eta azalpenik eman gabe erabil ditzaten. Leitzako 30 komertziok bat egin dute ekimenarekin, baita Leitzako liburutegiak eta Anikote kiroldegiak ere. Beraien ate zein erakusleihoetan jarri dute Gurea erabil zenezake leloa duen laranja koloreko pegatina borobila.
'GUREA ERABIL ZENEZAKE' EKIMENAREKIN BAT EGIN DUTENAK | |
Adi akademia |
Garbi drogeria |
Ainart Ileapaindegia |
Gaztelu |
Aitziber Bergara masajista |
Hernandorena burdindegia |
Allianz aseguruak |
Izaskun estetika |
Amaia arraindegia |
Leitza Kirolak |
Anikote kiroldegia |
Leitzako liburutegia |
Antek Entrenamendu Pertsonalizatua |
Lirain |
Ariztela (Zaindu Leitzaldea) |
Maimur liburu denda |
Arzallus harategia |
Mokadutxo |
Astitz liburu denda |
Ogi berri |
Belarra belar denda |
Plaza farmazia |
Bi Pauso |
Perurena harategia |
EDR gunea |
Txokosfera |
Erbiti farmazia |
Ze Goxo fruta denda |
Fisioetxea |
Zortziko |
Gabriel Saralegi Aseguruak |
301 K |
Hainbat azterketek erakutsi dute helduek seme-alabei mugikorra goizegi erosteko arrazoietako bat haiekin harremanetan erraz jartzeko bitarteko bat izatea dela. Argudio horri bueltan eman diote Gurea erabil zenezake kanpainarekin. Leitzan aurrerantzean ez baita beharrezkoa izanen telefono mugikorra izatea haur eta nerabeek haien gurasoekin harremanetan jartzeko.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!