Maiatzaren 23an, ortziralean 17:30ean Berriozarren hasiko den jaialdian, Alde batetik, Eguzkiloreak taldea (Arrieta, Mendiburu eta Mujika, Uxue Fernandez bertsolariarekin) eta bertzetik, Kukuprakak taldea, hau da, Barrokal, Orbegozo eta Aranburu pilotariak eta Maialen Akizu bertsolaria ariko dira.
Maiatzaren 24an, larunbatean 12:00etan Lazkaon hasiko den jaialdian, berriz, Mitxoletak taldea, Arrastia, Ruiz de Infante eta Oskoz pilotariak, Angel Mari Peñagarikano bertsolariarekin eta Bitxiloreak taldea, Agirre, Iturriaga eta Galeano pilotariak, Xebastian Lizaso pilotariarekin, ariko dira.