'Kutsidazu bidea Ixabel' antzezlana ikusgai Leitzan maiatzaren 24an

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 22a, 16:30

'Kutsidazu bidea Ixabel' antzezlan ezagunaren moldaketa eskainiko du Txalo Talo konpainiak.

Euskaraldiari keinua egin nahi izan diete Leitzako Kultur Aroan eta Tximutxe Euskara Elkartearekin batera antolatu dute Kutsidazu bidea Ixabel antzezlanaren emanaldia.

Txalo Talo konpainiak Kutsidazu bidea Ixabel antzezlana ezagunaren moldaketa taularatuko du maiatzaren 24an, larunbatean, Leitzako Herri Aretoan. Emanaldia 19:00etan hasiko da eta dohainik izanen da. Ester Povedaren zuzendaritzapean, sei aktore igoko dira oholtzara.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun