Nafarroako Edizioren Azoka eginen dute larunbatean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 22a, 12:00

Haur, gazte zein helduentzako liburuak jarriko dituzte salgai.

Editargi Nafarroako Editoreen Elkartearen ekimenez, liburu azoka eginen dute larunbatean Leitzan. Zazpi argitaletxek beraien produktuak jarriko dituzte salgai 10:30etik 14:30era.

Mintzoa, Txalaparta, Pamiela, Denon artean, Eunate, Alkibla eta Igela argitaletxeek parte hartuko dute Leitzan maiatzaren 24an eginen duten liburu azokan. Eguraldi onarekin plazan jarriko dituzte postuak eta euria bada udaletxeko karrapean. Haur, gazte zein helduentzako proposamenak izanen dituzte aukeran 10:30etik 14:30era azoka bisitatzen dutenek.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun