Ibero erreka inguruko larrak eta belarrak garbitzeko, auzolana deitu du Goizuetako Udalak maiatzaren 24an, 09:00etan. Lanerako tresnak norberak eraman ditzake edo udalak utzitakoak erabili, izena ematerakoan zehaztu beharko dute. Material osagarria (gasolina, pita...) udalak eramanen ditu.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!