Berdabiora mendi irteera antolatu du larunbatean Arainburu Mendi taldeak

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 20a, 19:00

Trabuko Bidea osatu duen taldea, Iruñeko alde zaharreko sarreran.

Trabuko Bidea osatuta, Berdabio bidelapurraren jatorrira egin nahi izan dute bisita Arainburu Mendi Taldekoek. Maiatzaren 24an, Berdabio bidelapurraren sortetxera joanen dira. Horretarako, 08:00etan egin dute hitzordua Arriurdiñetan.

Norbera bere kabuz joanen da bertara, baina ahal dela kotxea partekatzeko eskatu dute antolatzaileek. Handik Gozainera igoko dira eta ttirriki-ttarraka Berdabio baserrira iritsiko dira. Ibilbide zirkularra osatuko dutenez, bueltan berriz ere Arriurdiñetara jaitsiko dira. Bost orduko itzulia izanen da. Irteeran parte hartzeko ez da aurretik izena eman behar.

Bukaeran, bazkaria antolatzeko asmoa ere badute. Umore Ona elkartean izanen da eta 20 euro ordaindu beharko dira. Izen emateko 669 08 01 61 telefonora idatzi eta bizuma egin beharko da. Epea bihar, hilak 21, bukatuko da. 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun