'Zirkua hastera doa' ikuskizuna eskainiko dute ostiralean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 20a, 16:00

Iazko emanaldian hartzak kantuan eta dantzan.

Aralar Musika Eskolako Haur Hezkuntzako ikasleek ikasturte bukaerako emanaldia eskainiko dute maiatzaren 23an Leitzako Herri Aretoan. 

Zirkua hastera doa! izenburupean osatu dute musikala eta zirkuko hainbat pertsonaia igoko dira oholtzara, kantuan, jolasean... musikarekin gozatu eta gozaraztera. Sarrera dohainik izanen da eta ikasleen familiako kideen artean gonbidapenak banatu dituzte. Leitzako Herri Aretoko ateak 17:00etan irekiko dituzte eta emanaldia 17:30ean hasiko da.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun