224 lasterkarik osatu dute Goizutrail mendi lasterketa

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 19a, 19:00

Maiatzaren 17an jokatu zuten Goizutrail mendi lasterketaren hamargarren edizioa. Denera, 224 lasterkari ailegatu ziren helmugara: 80 lasterkarik osatu zuten 25 kilometroko ibilbidea eta 144 lasterkarik 10 kilometrokoa. Ibilbide laburrean, Eneko Morales eta Marie Charlotte Iratzoquy izan ziren bizkorrenak eta ibilbide luzean, Ander Amonarriz eta Irantzu Korta. (Argazkiak: Felix Loiarte)

Maiatzaren 17an goizeko bederatzietan abiatu ziren Goizuetako plazatik lasterkariak. 25 kilometroko ibilbidea eta 10 kilometrokoa zituzten aukeran eta elkarrekin egin zituzten denek Espideko soroa zeharkatu arteko kilometroak. Ibilbide laburra egin zuten lasterkariek helmugarako bidea hartu zuten hor. Helmuga zapaltzen lehenbizikoa izan zen Eneko Morales Belza tolosarra. 53 minutu eta hiru segundo behar izan zituen hamar kilometroko ibilbidea osatzeko. Bere atzetik, bi minutu eta hamahiru segundora ailegatu zen Oier Mikelarena Ariztegi iturendarra. Eneko Mariño Apeztegia donostiarrak osatu zuen podiuma, 55 minutu eta 42 segundoko denborarekin. Emakumezkoetan, Akitaniako Lembeye herriko Marie Charlotte Iratzoquy izan zen irabazlea, ordubete, bi minutu eta 27 segundoko denborarekin. Bere atzetik, Ainhoa Arruti Loyarte urnietarra (ordubete, zazpi minutu eta hamahiru segundo) eta Villabonako Aroa Arteaga Cotelo ailegatu ziren helmugara (ordubete, bederatzi minutu eta 44 segundo). Ikusi hemen ibilbide laburreko sailkapen osoa.

Ibilbide luzeko lasterkariek beste horrenbeste zuten aurretik. Espideko sorotik aurrera segi eta Amonamotza, Loitzate  eta Arainburuko tontorretara igo ziren. Gero, Bentzuntzaraino segi eta Elamara jaitsi ziren, igoera txiki bat egin eta Arriurdiñetako gaina zapaldu eta Espideko sororaino igo ondotik, helmugara ailegatu ziren. Aurtengoan, Hernanira joan zen garaipena. Ander Amonarriz Zubiondok 25 segundoko aldea atera zion bigarren postuan bukatu zuen Hodei Lujanbio Apezetxea goizuetarrari. Iñaki Olano Orbegozo altzotarrak osatu zuen podiuma, bi ordu, hamaika minutu eta 44 segundoko denboran. Ikusi hemen ibilbide luzeko sailkapen osoa.

 

 

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!


ORBELA ATERPETXEA

ORBELA ATERPETXEA

Malerreka: Beintza-Labaien - ATERPEAK

BAZTANgo Udala

BAZTANgo Udala

Baztan: Elizondo - ZERBITZU PUBLIKOAK

IRATZAR ERROMERIA TALDEA

IRATZAR ERROMERIA TALDEA

Leitzaldea: Goizueta - MUSIKARIAK

ALBISU Hortz Klinika

ALBISU Hortz Klinika

Bortziriak: Bera - HORTZ KLINIKAK