Azal lehiaketan parte hartu nahi dutenek Aurrera elkartean edo Maimur liburu dendan aurkeztu beharko dituzte lanak. Bere idazlanak aldizkarian agertzea nahi dutenek, berriz, aurrerake@hotmail.com helbidera bidal ditzakete berain idatziak, ipuinak, kontakizunak, kexak, komikiak, olerkiak...
Azal lehiaketa
16 urtetik beherakoek Plazaola-Leitzako aldizkaria-45. zenbakia testua jarri beharko dute eta 16 urtetik gorakoek Leitza 2024-Tiburtzio Donearen Pestak-45. zenbakia. Gutxienez A3 tamainan eginak izan beharko dute eta ekainaren 30a baino lehen Aurrera elkartean edo Maimur liburu dendan aurkeztu beharko dituzte. Lanek izengoiti edo izenburu bat izango dute eta norberaren datuak sobre batean aurkeztu beharko dituzte. Irabazleak bozketa publiko bidez aukeratuko dituzte eta aurrerago zehaztuko dituzte bozketa lekua eta egunak.
Edukiak
Pestetako programarekin batera, Plazaola aldizkaria prestatzen ere hasia da Aurrera elkartea, eta herritarrei parte hartzeko deia egin die. «Idatziak, ipuinak, kontakizunak, kexak, komikiak, okerkiak, kezkak...» denetarik bildu nahi dituzte. Idazlanak aurrerake@hotmail.com helbidera bidali behar dira ekainaren 30a baino lehen.