Giza filmoteka eta solasaldia antolatu dituzte ostegunean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 19a

Bakardearen ertz desberdinak landu dituzte Ados konpainiako kideek osatu dituzten mikrodokumentaletan.

LAGA gizarte zerbitzuek eta Zaindu Leitzaldeak hautatu gabeko bakardeari buruzko saioa antolatu dute Leitzako Herri Aretoan, 19:00etatik aurrera.

Hainbat testigantza bilduta, bakardadearen ertz desberdinak landu dituzte Ados konpainiako kideek osatu dituzten mikrodokumentaletan. Horiek ikusteko aukera izanen da maiatzaren 21ean, 19:00etatik aurrera Leitzako Herri Aretoan eta segidan, solasaldia eginen dute.  

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun