Zinema eskaintza bikoitza asteburuan Leitzako Herri Aretoan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 16a, 10:00

Erreplika ikusteko aukera izanen da larunbatean eta igandean 19:30ean.

Mi vida a lo grande eta Erreplika filmak ikusteko aukera izanen da maiatzaren 17an eta 18an Leitzako Herri Aretoan. 

Animaziozko filma da Mi vida a lo grande  eta 17:00etan hasiko da emanaldia. Ben izeneko 12 urteko mutiko baten istorioa kontatzen du filmak. Eskola-jazarpena jasaten du bere pisuagatik, eta egoerari buelta ematen saiatzen da dieta eginez eta bere ametsetako neska konkistatzen saiatuz. Denborarekin ohartuko da azala baino garrantzitsuagoa dela mamia.

Erreplika filmaren emanaldia, berriz, 19:30ean hasiko da. Aitaren heriotzak etxean eta beregan utzitako zuloa izan du abiapuntu Pello Gutierrezek Erreplika lanean. Hutsuneek ezkutatzen dituzten ametsak eta esleitutako esanahiak izan ditu ardatz.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun