Herritarrek erabakiko dute nork piztuko duen abuztuaren 10ean festei hasiera emanen dien suziria. Pertsona edo eragileak proposatzeko aukera izanen dute eta maiatzaren 26ra arte jasoko dituzte proposamenak, galdetegi honen bidez. Hautagaitzak aurkezterakoan norbere izen-abizenak eta proposamenaren arrazoiak aurkeztu beharko dituzte.
Ondoren, festa batzordeak hautagaien zerrenda osotik hiru aukeratuko ditu eta, berriz ere, herritarrek izanen dute hitza: 16 urtetik gorako edozein herritarrek izanen dute botua emateko aukera.