Ibai Azurmendi leitzarra omendu dute La Peluso bizikleta martxako antolatzaileek

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 13a, 15:30

Ibai Azurmendi eta Reynolds taldeko kideak La Pelusoren irteera puntuan.

Maiatzaren 10ean egin zuten La Peluso bizikleta martxaren bosgarren edizioa. Leitzaldean eta Malerrekan barna ibili ziren txirrindulariak eta ez zen hori izan aurtengo edizioak eskualdearekin izan duen lotura bakarra. Ibai Azurmendi leitzarra, Euskaltel-Euskadiko txirrindulari ohia omendu baitzuten. 

Eguraldi txarraren ondorioz, 90 kilometroko ibilbidea baino ezin izan zuten egin parte hartzaileek. 929 txirrindulari atera ziren Irurtzungo irteera puntutik. Aurretik, omenaldia eskaini diete Ibai Azurmendi leitzarrari eta 1986ko Reynolds taldeko kideei. Hauen ordezkariak izan ziren Angel Arroyo, Enrique Carrera eta Francisco Navarro Fuster.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun