Goizueta eta Leitza arteko errepidea txukuntzeko lanak lau astez luzatuko direla aurreikusi dute

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 13a, 20:00

Joan-etorria bide horretatik egin behar dutenei denborarekin ibiltzeko gomendioa egin diete. Argazkia: Iñaki Etxeberria

Gaur goizean hasi dituzte Goizuetatik Basakabira arteko errepidea txukuntzeko lanak. Zuloak tapatzen ari dira eta lanek irauten duten bitartean, errepide hau ezinbestekoa den kasuetan bakarrik erabiltzeko eskaera egin du Goizuetako Udalak. 

Lau bat astez luzatuko dira lanak eta bide honetan nahitaez ibili behar dutenek kontuan hartzeko hainbat argibide ere eman dituzte. Langileak 08:00etatik 19:00etara ariko dira lanean eta ordu tarte horretan, joan-etorria bide horretatik egin behar dutenei denborarekin ibiltzeko gomendioa egin diete; lanen ondorioz geldiune luzeak egon daitezkeelako. 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun