Udaletxearen laguntza teknikoa izan dute proiektua martxan jarri ahal izateko. Eraikin publikoetako teilatuak utzi dizkiete eta teknikoki balorazio bat egin ondotik, lehenbiziko eguzki plakak frontoiko teilatuan jartzea erabaki dute. Proiektuan interesa duten herritar guztiei egin diete bilerara joateko deia.