Nafarroako Gobernuaren Alokairu Poltsari buruzko hitzaldia bihar Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 12a, 14:00

Etxebizitza hutsik edo alokairuan dutenei luzatu diete bilerara joateko gonbidapena. (Argazkia: Pablo Feo)

Maiatzaren 13an, asteartean, Leitzako Herri Aretoan egin dute hitzordua, 19:00etan.

Nafarroako Gobernuaren Alokairu Poltsan izena emateak dakartzan onurak, bermeak eta bete beharreko baldintzak zeintzuk diren azaltzeko bilera antolatu dute maiatzaren 13an Leitzan. Nasuvinsako teknikariek emanen dituzte azalpenak Herri Aretoan, 19:00etatik aurrera. 

Etxebizitza libreak, hutsik daudenak zein erabilitako babestuak utz daitezke Alokairu Poltsan eta urtez urte hazten joan den egitasmoa da.  Gaur egun 1.000 etxebizitza baino gehiago kudeatzen dituzte eta azpimarragarria da egitasmo honetan parte hartzen duten etxejabeen %50 baino gehiagok errepikatzen dutela.

Xehetasun gehiago eskuratu nahi dituztenek,  848 42 060 telefonora deitu, Nasuvinsaren web orrian kontsultatu edo bolsaalquiler@nasuvinsa.es helbidera idatz dezake.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun