Saioa Garmendiak hitzaldia eskainiko du Leitzan maiatzaren 14an

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 12a, 13:00

Saioa Garmendia aditua da ongizate emozionalean, autozaintzan eta emozioen kudeaketan.

Nola kudeatu ongizate emozionala eta autozainketa familian? izenburupean Amazabal Institutuko ikasleen gurasoei eskainiko die hitzaldia.

Maiatzaren 14an, asteazkenean, Saioa Garmendiak hitzaldia eskainiko du Amazabal Institutuko zazpigarren gelan, 17:30etik 19:30era. Instituko ikasleen gurasoei zuzendutako saioa izanen da. 

Garmendia aditua da ongizate emozionalean, autozaintzan eta emozioen kudeaketan eta gaiarekin lotutako hainbat tailer eskaintzen ditu. LAGA Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateak eta Amazabal Guraso Elkarteak antolatu dute saioa, Nafarroako Gobernuaren laguntzarekin.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun