Leitzeko Hiketan izeneko adizki-bilduma txikia prestatu dute Euskaraldia Hikarako. Eredua Oñatitik hartu dute, han aspaldi hasi baitziren hitanoa berpizten, eta geroztik herri askotan egin dute antzeko zerbait. Leitzako dokumentu horretan hiketan egiteko garaian ohikoenak diren adizkiak bildu dituzte: lehenik zuka paratuta eta ondoren noka, neskekiko erregistroan, eta azkenik toka, mutilekiko erregistroan. Hala, hikaldian eta abar hiketan aiseago egiteko lagungarria den dokumentua izanen dute eskura; izan ere, tamainaz eskuan eramateko moduko baita, adizki dezente bildu arren.
Euskaraldia Hikan izena eman dutenei banatu diete paperezko adizki-bilduma gainerako materialekin batera eta sakelakoan edo ordenagailuan deskargatzeko aukera ere badago.