'Kutsidazu bidea Ixabel' antzezlana ikusgai Goizuetan maiatzaren 11n

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 8a, 11:00

'Kutsidazu bidea Ixabel' antzezlan ezagunaren moldaketa eskainiko du Txalo Talo konpainiak.

Goizuetako Kultur Taldeak antolatu du hitzordua Euskaraldirako giroa berotzeko. Emanaldia hasi aurretik, 18:00etatik 18:30era, udaletxeko atarian banatuko dituzte Ahobizi eta Belarriprest txapak.

Txalo Talo konpainiak Kutsidazu bidea Ixabel antzezlana ezagunaren moldaketa taularatuko du maiatzaren 11n, igandean, udaletxeko ganbaran. Emanaldia 18:30ean hasiko da eta dohainik izanen da. Ester Povedaren zuzendaritzapean, sei aktore igoko dira oholtzara.

Euskaraldiaren atarikoa izanen da igandeko emanaldia. Aipatu behar da Goizuetan 77 herritarrek eman dutela Euskaraldian izena eta horietatik 52k parte hartuko dutela Euskaraldia Hikan. Antzerkia hasi aurretik, 18:00etatik 18:30era, udalaetxeko atarian banatuko dituzte Ahobizi eta Belarriprest txapak. Euskaraldiko banderolak Amaia kafetegian eta Zubi-dendan jarriko dituzte salgai bost eurotan.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun