Maiatzaren 8an, ostegunean, Aresoko plaza zaharrean banatuko dituzte Ahobizi eta Belarriprest txapak, 18:00etatik 19:00etara.
Leitzan, maiatzaren 8an, Herri Aretoaren atarian eginen dute banaketa, 18:00etatik 19:00etara eta maiatzaren 9an ere izanen dute txapak plazan hartzeko aukera, 18:00etatik 19:30era. Euskaraldia Hikan parte hartzeko erronkak ere arrakasta izan du Leitzan eta 111 herritarrek H hizkia gehituko diote txapari, beraiekin noka edo toka aritzera gonbidatuz.
Euskaraldiko banderolak ere salgai egonen dira bertan bost euroren truke.