Berdabiora mendi irteera antolatu du Arainburu Mendi Taldeak

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 7a, 11:30

Trabuko Bideko azken etapako parte hartzaileak Iruñean.

Trabuko Bidea osatuta, Berdabioren pausoei segika jarraitzen dute Arainburu Mendi Taldekoek. Jatorrira jo eta Berdabio baserria eta ingurua bisitatuz mendi irteera antolatu dute maiatzaren 24an. 

Irteeran parte hartu nahi dutenek ez dute aldez aurretik izena eman beharrik izanen. Maitzaren 24an, 08:00etan egin dute hitzordua Arriurdiñetako harrobian. Norbera bere kabuz joanen da bertara, baina ahal dela kotxea partekatzeko eskatu dute antolatzaileek. Handik Gozainera igo eta ttirriki-ttarraka Berdabio baserrira iritsiko dira eta bueltan berriz ere Arriurdiñetara jaitsiko dira. Bost orduko itzulia izanen da, zailtasun ertainekoa eta norberak eraman beharko du bere hamaiketakoa.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun