'Mendia' antzezlana ikusteko aukera izanen da igandean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 7a, 11:00

Mikele Urroz igoko da oholtzara.

Herri Aretoan 19:00etan hasiko da emanaldia eta segidan, solasaldia antolatu dute.

Talka baten inguruko eta mendiarekiko maitasunari buruzko bakarrizketa da Mendia. Mendiari uko egin zion alpinista baten istorioa kontatzen du Mikele Urroz zuzendari eta aktoreak, senide baten errautsak botatzeko mendira itzuli behar duen alpinista batena.

Emanaldirako sarrerak online eros daitezke kulturaleitza.eus web orrian zazpi eurotan edo egunean bertan sarrerako leihatilan zortzi euroren truke.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun