'Drogak: arrisku eta kalte' prebentzio tailerra eta hitzaldia antolatu dituzte Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 6a, 18:00

Gazteekin eta gurasoekin landuko dute gaia.

Gazteei zuzendutako saioak maiatzaren 8an eta 22an eginen dituzte eta gurasoekin maiatzaren 21ean elkartuko dira.

Goizueta eta Aranoko Guraso Elkarteak eta LAGA Gizarte Zerbitzuak Drogak: arrisku eta kalte prebentzio tailerra eta hitzaldia antolatu dituzte Goizuetan. Mikel Cerezo Ansoleaga gonbidatu dute. Gizarte hezitzailea eta adikzioetan aditua da eta Orain Prebentzioa elkarteko koordinatzailea.

Maiatzaren 8an eta 22an gazteei zuzendutako saioak eginen dituzte Tifanitxon, 17:00etatik 18:30era. Gurasoei zuzendutako saioa, berriz, maiatzaren 21ean izanen da udaletxeko ganbaran 17:00etatik 18:30era.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun