LAGA Biblioneta maiatzaren 7an joanen da Goizuetara eta Aranora

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 6a

LAGA Biblionetaren aurkezpena egin zuten Areson apirilean.

Liburuz beteta, Basakabiko errepidean gora eta behera ibiliko da asteazken honetan LAGA Biblioneta. Goizuetako eskolako atarian eginen du lehenengo geldialdia eta gero Aranora joanen da.

Goizuetako eskolako atarian 14:30etik 15.30era izanen dute liburuak maileguan hartu edo itzultzeko aukera. Aranon, 16:00etatik 16:30era eginen dute trukea. Beti bezala, Harkaitz Delgado liburuzainak eramandako proposamenen artetik bat aukeratu edo liburuak eskatzeko aukera izanen dute biblilei@navarra.es edo 621 248 024ra idatzita.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun