Ostiralean, mus txapelketa jokatu zuten Zubi ondo tabernan eta Xabi Zugarramurdi eta Ekaitz Taberna izan ziren irabazleak. Larunbatean, goizean goizetik izan zuten festarako aukera. Umeentzako jokoak prestatuak zituzten Txinoko gaztetxoek festari hasiera ofiziala emateko bota zuten txupinazoaren aurretik. Arratsaldean, Aitzur tiraketan aritu ziren eta Joanes Apezetxea izan zen txapeldun 26,87 metroko tiradarekin. Ondoren, Umore Onako dantzariek saioa eskaini zuten eta txokolate beroa banatu zuten. Gero, Agin Rezola eta Unai Agirre aritu ziren bertsotan eta eguna bukatzeko erromeria izan zen Dani eta Ainararekin.
Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu eta horretarako baimenak eduki behar dituzu. Sartu komunitatera!