'Urratsetan' ikuskizunerako sarrerak bihartik aurrera eskura daitezke

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 5a

Korrontzi musika taldeak Aurrera, Jeikadi eta Oinkariko dantzariak izanen ditu lagun oholtzan.

Maiatzaren 17an, Korrontzi musika taldeak Urratsetan emanaldia eskainiko du Leitzako Kiroldegian Aurrera, Jeikadi eta Oinkari dantza taldeekin batera.

Maiatzaren 17an, larunbatean, Leitzako kiroldegian izanen da emanaldia, 22:00etan. Sarrerak maiatzaren 6an jarriko dituzte salgai, Maimur liburu dendan eta Leitzarra tabernan. Helduek hamar euro ordaindu beharko dituzte eta hamabi urtetik beherakoek bost euro.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun