Altxa Burue proiektuari buruzko hitzaldia dute gaur arratsaldean Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025eko maiatzaren 5a

Altxa Burue Leitza eta Areso taldeko ordezkariak izanen dira Goizuetan. (Argazkia: Freepik)

Altxa Burue Leitza eta Areso taldeko ordezkariek aurkeztuko dute proiektua Goxalin maiatzaren 5ean,  17:00etan.

Telefonoaren gehiegizko erabilerak sortutako kezkari erantzun kolektibo bat emateko asmoz sortu dute taldea Aresoko eta Leitzako hainbat gurasok. Haur eta gazteei interneterako sarrera duten gailuak emateko adina atzeratzea, ikastetxeak telefono mugikorrik gabeko arnasgune bihurtzea edota helduak eta seme-alabak erabilera egokian trebatzea lortu nahi dute.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun