Goizuetan bada gizon bat... liburuak eta kantak dioen moduan, 1747-48an Berdabio eta beste preso lagunen pasarteak azaltzen dira. Tartean, diru faltsua, honekiko salaketa eta beste hainbat kontu.
Orain, Goizuetatik hasita gertaera hauen aitzakian hauek egindako bidea berregiten saiatu gara Arainburu Mendi Taldearen babesean. Zenbait lagunek lau ibilalditan banatuta antolatu dute ekimen zoragarri hau. Kirola eginez historia jaso dugu, Nafarroako hain ezagun ez ditugun hainbat herri eta toki ezagutu ditugu. Aurrerako pausoak emanez, kilometro hauek osatuz, bideko gorabeherak zeharkatuz eta hainbat unetan sortzen ziren hainbat hizkeratako hizkeretan solasaldiei bidea emanez, talde handiaren goxotasuna bizi eta dastatu dugu, ezezagunak kide eginez eta lagunak gehiago ezagutuz. Bazkari batekin amaitu dugu proposatutakoa eta era berean ekimenaren «handitasuna» azaldu da, lagunarteko giro ederrean.
Despedidako orduan, eta malko pare bat goitik behera isurtzen zirela, entzun ditugu bati eta besteari merezitako eskertzak. Errepikatuz, baina, bihotzez bihoa aitorpen xume hau; eskerrik asko antolatu duzuen eta parte hartzeko gonbita eman diguzuen lagun bakoitzari. Eskerrik asko kidetasun giroa eskaini duzuenoi. Muxu bana guztioi. Beno, eta zuek esanda, epe laburrerako mahai gainean beste proposamena luzatu duzue,
Berdabiokoa, alegia. Bete dadila, ahal izanez gero hantxe izanen baikara. Ordura arte... Aio..