'Kaixo, Frida' eta 'Sorda' filmak ikusteko aukera asteburuan Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko mai. 2a, 10:00

'Sorda' filma azpitituluekin eskainiko dute.

Maiatzaren 3an eta 4an zinemari tartea eskainiko diote Leitzako Herri Aretoan: Kaixo, Frida eta Sorda filmak ikusteko aukera izanen da.

Kaixo, Frida filmaren emanaldia 17:00etan hasiko da eta haur, gazte zein helduentzako egokia da. Frida Kahloren istorioa kontatzen du eta genero berdintasuna lantzeko film egokia dela diote adituek. 

Sorda filma, berriz, Eva Livertad zinema zuzendariaren azken proposamena da eta 19:30ean hasiko da. Angela, haurdun dagoen emakume gorraren istorioa lantzen du filmean. Angela gorra da, baina bere bikotekidea ez. Angelari amatasunaren inguurko beldur asko sortuko zaizkio haurdunaldian: gorra izanik, alabarekin izanen duen komunikazioak kezkatzen du baita nola haziko duen ere gorrentzat eginda dagoen mundu honetan. Egoera horrek bikote harremanean egoera izanen du. Elkarrizketak eta zeinu hizkuntza uztartzen ditu filmak, eta pertsona gorren testigantzak hartu dituzte aintzat istorioa josterakoan.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun