2024ko urrian jarri zituzten martxan Ibilbide Osasuntsuak Goizueta 65+ taldeko kideek eta hamabostean behin kuadrilla polita biltzen da elkarrekin ibilaldi bat egiteko. Jubilatuen etxean 10:00etan elkartu eta handik eguraldiaren arabera batera edo bestera mugitzen dira. Josune Eizmendi aritzen da gidari lanetan eta denek egiteko moduko itzulia izaten dela azpimarratu dute. Itzulia 12:00 aldera bukatu eta bukaeran sorpresa izaten dute.