Maiatzaren 2an, 22:00etan hasiko da mus txapelketa Zubi ondo ostatuan. Bertan izanen dute bikoteek izena emateko aukera.
Maiatzaren 3an, larunbatean, umeentzako jokoak izanen dituzte 11:00etatik aurrera. Txupinazoa 12:00etan botako dute eta ondotik, dragoia atera eta herriko trikitilariek saioa eskainiko dute. Tripa goxatzeko aukera ere izanen dute, 13:00etan salda eta txorizo egosia banatuko dituzte. Arratsaldean, Umore Ona dantza taldekoek emanaldia eskainiko dute 17:00etan. Aitzur tiraketa ere antolatu dute, frontoi atzeko belasoan eginen dute txapelketa 18:30etik aurrera. Bertsolarien txanda izanen da, 19:30etik aurrera eta 20:15ean Dani eta Ainararekin erromeria.