Maiatzaren 10ean, Leitzako Atekabeltzen eginen dute bazkaria 14:00etan eta Amets Arzallus eta Haira Aizpurua bertsolariak ariko dira kantuan. Bazkaritarako garaiko entsalada, axuria txilindron erara, gazta irasgarrarekin, edaria eta kafea izanen dituzte. Nahi duenak menu begetarianoa ere izanen du aukeran. Helduek hogeita hamar euro ordaindu beharko dituzte eta gazte eta langabetuek hamabost euro. Txartelak maiatzaren 8ra arte egonen dira salgai Maimur eta Astizen edo 646 102 505 zenbakira deituta. Dena den, kopurua mugatua dela jakinarazi dute antolatzaileek.
Herri Urratsen Izan zaitez erlezain kanpaina babesteko aukera ere eskainiko dute. Seaska osatzen duten erleek (guraso, irakasle, langile, ume, gazte,....) bizirik eta lanean jarraitzeko 5.000 erlezain behar dituzte. Hau babesteko, erlezainen pin-ak eskuragarri egonen dira Kultur Aroko ekimen guztietan.