Prozesu luzea izanen dela aurreratu du Leitzako Udalak: «zenbait urtez luzatu litekeena, eta herria, hirigintzari dagokionez, nola antolatu eta ordenatuko den zehaztuko da plan horretan». Foru eta udal administrazioarekin eskuz esku ariko dira lanean eta herritarren parte-hartzea ere sustatzeko eta bermatzeko baliabideak jarriko dituztela gaineratu dute.