Kultur Aroak 47. edizioa beteko du aurten eta lehenbizikoz, gai baten bueltan josi dute egitaraua: Zubiak. Maiatzaren 8an hasi eta ekainaren 16an bukatuko da eta ekitaldi eskaintza oparoa izatetik haratago, «artea nahiz kultur ekimenekin gozatu, hausnartu, eragin, eraiki eta herria kohesionatzeko tresna» izatea nahi lukete antolatzaileek.
Zubiak izanen dira Kultur Aroko ardatza eta gaia aukeratzeko orduan gaur egungo testuinguruak eragin zuzena izan duela azaldu dute ALKEko kideek: «zubiek lurralde, komunitate edota kulturen arteko harremana bultzatu izan dute, eta elementu hau aldarrikatzea garrantzitsua iruditu zaigu». Bestela esanda, «mundu mailan eraiki nahian dabiltzan harresien aurrean, Euskal Herriko herrialde, kultura, adin tarte edota herritar ezberdinen arteko zubiak ikusarazi» nahi dituzte.
Horretarako, hamaika proposamen bildu dituzte, «herriko kultur adierazpen ezberdinak balioetsi eta horiek osatuz». Maiatzaren 8an hasiko da Kultur Aroa, 18:30ean, Gari Garaialde argazkilariaren ... eta bidean Irun. Begirada bat bidean doazen emakumeei erakusketaren irekierarekin: «maiatzaren 16ra arte egonen da ikusgai, Herri Aretoan 18:00etatik 20:00etara». Erakusketak dirauen bitartean, gaiarekin lotutako bi solasaldi ere antolatu dituzte: «migrazio politiken eta kulturartekotasunaren ingurukoa bata, eta, mundu mailako joera autoritarioen eta trumpismoaren ingurukoa, bestea». Maiatzaren 10ean, Sorioneku dinamikarekin bat eginen dute, «Euskara, Etorkizunerako Zubia ibilaldia eta Iparraldeko Seaska Ikastolen sarearen aldeko bertso bazkaria antolatu ditugu». Euskaraldiari ere «keinua» egin eta Tximutxe Euskara Elkartearekin batera, «Kutsidazu bidea Ixabel antzezlana ekarriko dute.» Herriko dantzariak ere igoko dira oholtzara, «Aurrerako dantzariek Urratsetan emanaldia eskainiko dute, Korrontzi, Jeikadi eta Oinkarirekin batera». Honetaz gain, haurrentzako ipuin kontaketa, Amazabaleko gazteentzako solasaldi musikatua eta Nabarralderen eskutik historian atzera egiteko aukera izanen dira «eta Kultur Aroa borobiltzeko Sagardo Eguna ospatuko dugu ekainaren 14an».
Hau guztia antolatu ahal izateko, «elkarlana ezinbestekoa» dela nabarmendu dute: «bistakoa da egitarau hau ezin dugula guk bakarrik osatu: Tximutxeren, Leitzako Udalaren, Atekaberts Bertso Eskolaren, Amazabal Institutuaren, Aurrera Dantza Taldearen, Nabarralderen, Iratzar Fundazioaren eta beste hainbeste herritarren arteko elkarlana ezinbestekoa da». Eskerrak eman eta Kultur Aroan parte hartzeko gonbidapena luzatu nahi dute: «euskaran ardazturik, ezberdinen arteko zubiak eraikitzen segi dezagun».
LEITZAKO 47. KULTUR AROKO EGITARAUA |
Maiatzak 8 |
Maiatzak 10 |
Maiatzak 15 |
Maiatzak 17 |
Maiatzak 22 Nafarroako sorgin ehiza solasaldia Nabarraldeko Iñaki Larramendirekin, udaletxean, 18:30ean. |
Maiatzak 24 |
Maiatzak 29 |
Ekainak 14 |