Ikasketa gela ireki nahi dute Goizuetan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 24a, 15:00

Modu erosoan, lasaian eta isiltasunean lan egiteko tokia izanen da. (argazkia: freepik)

Irakurri, lanak egin, ikertu edo ikasteko toki bat jarri nahi dute herritarren eskura. Asteko zazpi egunetan egonen da irekita eta erabili ahal izateko izena ematea beharrezkoa izanen da. 

Ikasketa gelarekin, modu erosoan, lasaian eta isiltasunean lan egiteko toki jarri nahi dute herritarren eskura. Goxali liburutegi eta ludoteka zerbitzua eskaintzen duten eraikinean egokituko dute ikasketarako txokoa eta momentuz, erabiltzaileen zerrenda osatzen ari dira. Asmoa, ikasketarako gela asteko zazpi egunetan irekita egotea da, 07:00etatik 23:00etara. Gela erabili ahal izateko horretarako apropos sortu duten Whatsapp taldean sartu beharko dute hemezortzi urtetik gorakoek. Adin txikikoek, berriz, heldu batekin sartzeko aukera izanen dute.

 

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun