Prentsa ohar baten bidez azaldu dituzte erabakiaren arrazoiak: «aldaketa ugari eman dira, eta proposamen guztiak entzuten eta eguna birformulatzen saiatu izan gara uneoro. Badira, hala ere, gazte eragile gisa, gurutzatuko ez ditugun marra gorri batzuk».
Zezenketen gaia jarri dute erdigunean eta nabarmendu dute zezenketak ez direla bateragarriak gazte asabladak defendatzen duen, «bizitzaren aldeko apustu erradikalarekin». Urte hauetan «denen ahotsa entzuteko ahalegina» egin dute, baina oraingoan bildutako iritziak ulertu bai, baina Atekabeltzen oinarri ideologikoen kontrakoak direla iritzita, denen onurarako izanen delakoan, «atzera pauso bat ematea hobestu» dute. Gazte asanbladarekin hartu emanean egon diren gazteei eskerrak eman nahi izan diezkiete: «eztabaida argiak, zuzenak, errespetuzkoak eta baliogarriak izan direlako».