Festetarako giroa berotzeko asmotan, frontenis txapelketa mistoa antolatzea erabaki du festa batzordeak. Kanporaketa fasea maiatza eta abuztu artean jokatuko dute eta abuztuaren 14an, festetako lehenbiziko egunean, izango da finala.
Txapelketako parte hartzaileak hiru kategoriatan banatuta ariko dira: haurrak, gazteak eta helduak. Haurren kategorian hamabi urtera artekoak ariko dira. Gazteetan, 2006 eta 2012 artean jaiotakoak eta helduetan, hogei urtetik gorakoak.
Izena emateko epea apirilaren 28an bukatuko da eta izena emandako bikote kopuruaren arabera antolatuko dute guztia eta txapelketari forma eman ondoren, herritarren artean zabalduko dute informazioa. Azken aldian, erraketak hartuta jo eta su zenbat herritar dabiltzan ikusita, pentsatzekoa da txapelketak arrakasta izango duela.