Euskal Herriko hainbat txokotako mendizaleak elkartzeko aitzakia ere izan da Trabuko Bidea: goizuetarrekin batera, Hernani, Ereñotzu, Azkaine, Lesaka, Amaiur, Iruñea eta Leitzako mendizaleek parte hartu dute orain arteko etapetan. Antolatzaileek nabarmendu dute oso aberasgarria izaten ari dela hainbeste euskaldun eta euskalki elkartzea, «Trabuko eta Berdabioren istorioan murgilduz, elkarrekin sortzen ari den marea luze honetan parte hartzen ari direla ikustea».
Berdabio bidelapurraren azalean sartuta ibili dira, baina helmugan sari gozoa izanen dute esperoan. Espetxetik urruti, bazkari eder batekin borbildu eta Goizuetan bada gizon bat... kopla kantari borobildu nahi dute Trabuko Bidea.