Haurrentzako masaje tailerra eskainiko dute maiatzean Leitzan

Ttipi-Ttapa 2025ko api. 22a, 16:00

Lau saio antolatu dituzte. (Argazkia: Freepik)

Dohainik izanen da baina parte hartzeko izena eman beharko dute maiatzaren 5a baino lehenago.

Familia txokoaren baitan, masaje tailerra antolatu du Leitza, Areso, Goizueta eta Aranoko Adin Txikikoen Tratu Onen Sareak. Julene Armendarizen eskutik, umeei masajeak ematen ikasteko aukera izanen dute gurasoek eta bide batez, haurraren zainketari eta heziketari buruzko kezkak partekatzekoa. 0-12 hilabete arteko haurrak dituzten familiek parte hartu dezakete tailerrean eta lau saio prestatu dituzte: maiatzaren 6an, 13an, 20an eta 27an. Leitzako Udaletxeko lehenbiziko solairuan elkartuko dira, 10:00etatik 11:30era.

Izen ematea eta informazioa

Tailerra dohainik izanen da, baina parte hartu nahi dutenek maiatzaren 5a baino lehen eman beharko dute izena 948 51 08 40 telefonora deituta.

Publizitatea eta erakundeen dirulaguntzak ez dira nahikoa TTIPI-TTAPAren eta ERRAN.EUSen etorkizuna bermatzeko, eta zu bezalako irakurleen babesa behar dugu aitzinera egiteko.


Egin TTIPI-TTAPAren lagun